Produktuaren informazioa
Can2 botilak guztira 66zl-ko kapazidadea du, konpartimendu bakoitzak 33zl (lata baten neurria) izanik.

Botilaren materiala kristala da, iraunkorra izan dadin. Beira gomazko funda batzuekin inguratuta egongo da, errazago eusteko. Bi tapa ditu eta bakoitzak pajita bat sartzeko zulo bat. Tapak alboetik irekitzen dira edalontzia berriro bete ahal izateko. Pajitentzako zuloak atzamarrarekin mugitzen dituzun plastikozko pieza batzuekin estalita daude. Botilaren albo bakoitzean, gainazalari itsatsita, plastikozko beste bi pieza daude, pajitak gordetzeko.
Diseinuari dagokionez, edalontziak lau koloreetako bertsioak ditu: urdina, berdea, arrosa eta horia. Botila, beirazkoa dena, gure markaren logoa du erdian eta koloredun gomazko fundaren zuloari esker ikus dezakegu. Beraz, lau modelo desberdin ditugu, bakoitza kolore batekin, bezero bakoitzak gehien gustatzen zaiona aukeratu dezan.

Produktuaren ideia bi lata batera izatea denez, produktuaren izena Can2 (“can two”) da eta bere prezioa 12,50€-koa, gazteen eskura egoteko.